"Lumineszenteak": emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak agerian jartzen dituen liburua

"Lumineszenteak": emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak agerian jartzen dituen liburua "Lumineszenteak: Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilentzia historia zenbait" liburuak eta erakusketak 63 historia kontatzen ditu. Bertan diskurtso nagusietan oihartzunik eta lekurik ez duten emakumeen testigantzak nahiz argazkiak jasotzen ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lumineszenteak-emakumeen-aurkako-indarkeria-ikusezinak-agerian-jartzen-dituen-liburua/@@download/image/01-azalaEUS.jpg
2021/10/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"Lumineszenteak: Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilentzia historia zenbait" liburuak eta erakusketak 63 historia kontatzen ditu. Bertan diskurtso nagusietan oihartzunik eta lekurik ez duten emakumeen testigantzak nahiz argazkiak jasotzen ditu.
"Lumineszenteak": emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak agerian jartzen dituen liburua

Honela Igone Mariezkurrena kazetariak eta gure kolaboratzailea den Irantzu Pastor argazkilariak ez izen, ez ahotsik ez duten errealitateak ikusarazi nahi izan dituzte proiektu honen bidez. Liburua osatzeko 2018-2021 bitarte Palestinako, Indiako, Lakota Nazioko eta Euskal Herriko 63 emakume elkarrizketatu dituzte euren bizitza-historiei buruz galdetuz. Elkarrizketa hauek erretratuek osatzen dute eta Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik kaleratu da. Jada liburu-dendatan salgai dago. 

Honekin batera liburuaren izen bereko erakusketa ere burutu da testu zein irudiak uztartuz. Kultura Communication y Desarrollo GGKEk antolatzen du eta Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren 13. edizioarekin batera aurkeztu da. Erakusketak Bilbon bertan egingo du aurreneko geldialdia: urriaren 9tik 26ra bitarte, Zabalguneko Eraikinean.

Erakusketaz gain, liburuan azaltzen den emakumea Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren kartel ere bilakatu da. Bera Shirley Red Star deitzen da, 71 urte ditu eta sioux indigena bat da, lakota bezala ere ezagutzen direnak. Pine Ridge erreserbatik atera zuten haurra zela, Hegoaldeko Dakotan. Itzuli zenean bere ama hizkuntza ahaztua zuen eta ikusi zuen alkoholak eta drogak sekulako sarraskia eragin zutela bere komunitatean. Lumineszenteak liburu-erakusketan honako hau irakurri daiteke: "Lau haur izan ditut baina ez naiz hauek hezteko gai izan. Nola emango nien maitasuna nik ez banuen sekula horrelakorik jaso?"