Lultimo bacio (El ultimo beso / Juste un baiser) ***

Hogeita hamar urte inguru ditu Carlok, eta krisi gordina sufritzen ari da. Emaztea haurdun izan arren, adiskide baten ezkontzan ezagutu berri duen hamazazpi urteko neska polit batekin maitemindu da. Maitasunari buruz gogoeta egiten du Muccinok; zortzi pertsonaia ezberdinen bizitzak elkar gurutzatuz. Umorea eta nostalgia dira pelikula atsegin honen osagai esanguratsuenetakoak. Arrakasta ikaragarria izan zuen Gabriel Muccino zinemagile finaren L'ultimo bacio filmak Italian, eta bost David di Donatello sari ere bereganatu zituen. Pelikula txiki, dibertigarri eta hunkigarria da.