Luiso Berdejoren eta Kevin Costnerren filma hemen da

Luiso Berdejoren eta Kevin Costnerren filma hemen da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/luiso-berdejoren-eta-kevin-costnerren-filma-hemen-da/@@download/image/20101086465Kevincostner.jpg
2012/12/13
berria
Luiso Berdejoren eta Kevin Costnerren filma hemen da
John James idazle arrakastatsua da. Emaztearengandik banandu eta gero, seme-alabekin herrixka batera aldatuko da. Bertan gertaera arraroen lekuko izango dira James eta haren seme-alabak. Hori da Luiso Berdejo zinema zuzendari donostiarrak egun gutxi barru Euskal Herriko zinema aretoetan estreinatuko duen The New Daughter beldurrezko filmaren ardatza.



Kevin Costner aktore estatubatuar ezagunak (The Bodyguard, Dances with Wolves, The Untouchables…) jokatzen du idazlearen rola. Ivana Baquero galiziarrak (El laberinto del Fauno) alabarena egiten du eta Gattlin Griffith (Angelina Jolieren semearen larruan ageri zen Changeling gogorrean) idazlearen semea da pelikulan.
Hilaren 15ean iritsiko da filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetan, baina aurretik, astelehenean, urriak 11, Sitgeseko zinema jaialdian pantailaratuko dute.
Berdejoren lehen film luzea da. Aurretik, zenbait film labur egin ditu, hala nola, 40 bat sari eskuratu zituen Ya no puede caminar eta Sitgesen bertan saritu zuten For(r)rest in the De(s)sert.