Luis Candaudapen eta Txus Melendezen marrazkiekin osatutako erakusketa ipini dute Bilboko Rekalde aretoan

Luis Candaudapen eta Txus Melendezen marrazkiekin osatutako erakusketa ipini dute Bilboko Rekalde aretoan Azaroaren 1era arte bisitatu ahal izango da erakusketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/luis-candaudapen-eta-txus-melendezen-marrazkiekin-osatutako-erakusketa-ipini-dute-bilboko-rekalde-aretoan/@@download/image/199832590_202209021145166130639_23838.jpg
2022/09/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Azaroaren 1era arte bisitatu ahal izango da erakusketa.
Luis Candaudapen eta Txus Melendezen marrazkiekin osatutako erakusketa ipini dute Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaiko Foru Aldundiko Rekalde aretoan Luis Candaudapen eta Txus Melendezen paper gaineko 70 marrazki baino gehiagoz osatutako erakusketa paratu dute. Egileek nabarmendu dutenez, erakusketa osatzen duten lanetan "irudi batek beste bat ordezten du, batek besteari jarraitzen dio, batek besteak utzitako hutsunea betetzen du".

Jose Luis Casado Arsuaga Arte Ederretako fakultateko irakasle eta margolariaren koadro ezezagun bat aurkitu zuen Candaudapek eta hori izan zen erakusketaren abiapuntua. Koadro horretan agertzen zen figura deigarria egin zitzaion eta, lan hark inspiratuta, marrazten hasi zen. Marrazki horien argazkiak bidali zizkion Txus Melendezi, eta, hala, irudiak trukatzeko prozesu bat sortu zen bi artisten artean.

Luis Candaudape eta Txus Melendez bilbotarrek hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea dute, eta hainbat erakusketa egin dituzte elkarrekin. Bakarkako eta taldeko erakusketetan erakutsi dituzte beren lanak, Euskal Herrian, Espainiako Estatuan eta beste zenbait herrialdetan. Irakasle ere badira EHUko Arte Ederretako fakultateko pintura-masterrean.