Ludlum ukitu orientalez

Robert Ludlum idazle estatubatuarraren eleberriak ezagunak dira zinezaleen artean, batez ere, Jason Bourne agenteari dagozkionak. Bada Brian Glazer ekoizle ezagunak Ludlumen beste eleberri bat egokituko du: The Parsifal Mosaic (1982). Istorio horretan, AEBetako inteligentzia zerbitzuetako agente batek bere maitalearen hilketa argitu nahiko du. Grazer ez da txikikeriatan ibiltzen den horietakoa, eta zuzendaritza lana Zhang Yimou (Hero, 2002) txinatarrari eskaini dio.