Lucia Lacarrak San Petersburg-eko "Dance Open" saria irabazi du

Oktyabrsky Antzokian ospatu zen 'Munduko Izarren Gala' ekitaldian egin zen sari banaketa. Municheko Operako Balletaren dantzari nagusia da Lacarra, klasikoan munduko onenetarikoa. Sari sorta ederra izango du onezkero etxean baina badirudi ez daukala puntaren puntatik jaisteko inolako asmorik.
Lacarraren istorioa filme batetik ateratakoa dirudien horietakoa da. Ume moko bat zela jaarri zen hanka punten gainean, eta ume moko bat zela, hamar urterekin, Zumaiatik Madrilera joan behar izan zuen hemen inguruan bere talentuaren neurria emago zion eskolarik aurkitu ez zuelako. Hamalau urterekin Mentxu Medel-en estudiotik Víctor Ullateren dantza konpainiara aldatu zen, eta lau urte geroago Marshellako Balleteko dantzari nagusia zen, Roland Petit mitikoaren aginduetara.
Orduz geroztik San Frantziskoko Balletean eta Municheko Operako Balletean izan da dantzari nagusi, eta hanka puntetan dantza munduaren puntaren puntara iristea lortu du: Urteko Artistarik Onenaren Danza&Danza Saria (1995), Veneziako Positano Saria (1995), Isadora Duncan Saria (1999), Monakoko Nijinsky Saria (2002), Moskuko 'Benois de la Danse' saria (2003), Dantzako Sari Nazionala (2005)...
Euskal Herrian ere eman izan ditu hainbat ikuskizun. Joan den urtean Bilboko Euskalduna leporaino bete zuen eskaini zituen hiru emanaldietan. Dantza klasikoak ez ditu normalean jende andanak mugitzen geurean, baina dantzari zumaiarrak zailena lortu du, etxean ere arrakasta izatea, dantzako ohiko publikoaren mugak gainditu dituen arrakasta gainera.
Guzti honetan zerikusia izango du, noski, aditu guztiek aitortzen dioten estilo apartak, baina beti erakutsi duen gertutasunarekin ere irabazi izan ditu hainbat puntu. Esaterako, bere herriko Monjen Eskolako taulatu txikian dantzatu nahi izan du behin baino gehiagotan New York, Mosku, Paris eta horrelako eszenatoki disdiratsuetan darabilen trotean tarte bat eginez.
Bolshoi Balleta, American Ballet Theatre, Londresko Royal Balleta, Parisko Operako Balleta... konpainia entzutetsuenetako izarrak bildu ziren joan den astean Errusiako hirian. Glamourrez betetako ekitaldia izan zen, bada, Lacarra saritu zuena. Saria jaso ondoren dantza ikuskizuna eskaini zuen zumaiarrak, eta ikusleek bis bat eskatu zutenean baita pieza bat gehiago eskaini ere. Bejondeiola.