Luc Besson Birmaniara begira

Luc Besson Birmaniara begira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/luc-besson-birmaniara-begira/@@download/image/2011275996The_Lady.jpg
2012/12/13
berria
Luc Besson Birmaniara begira
Zuzendari frantziarrak filmak zuzentzeari utziko ziola esana du, baina antza denez, ezkutuan lan berria errodatzen ari da. Sekretismoak bere arrazoia du, ordea. Aung San Suu Kyi Birmaniako aktibista bakezaleari buruzko biopica du esku artean. Suu Kyi oraindik ere Birmaniako Gobernu militarraren kontrolpean dago eta Bessonek ez dio Bakearen Nobel saridunari kalterik eragin nahi. The Lady izango du titulu filmak eta Michelle Yeoh (Crouching Tiger, Hidden Dragon, 2000) malaysiarrak gorpuztuko du Suu Kyi.