Low-cost bidaiak

Low-cost bidaiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lowcost-bidaiak/@@download/image/86p12easyjet_1363305373.jpg
2008/06/06
elkarrizketa
Testua: gorka julio
Low-cost bidaiak
Garai batean, ez horren aspaldi, bidaiatzea abentura handi samarra izaten zen (eta abentura garestia, gainera). Gaur egun, bidaiatzeko modu ugari dago, eta horrez gain, internetek duela urte batzuk pentsaezina zen informazioa eskaintzen digu oporrak merke antolatzeko.

Gaur egun, oso modan jarri dira zerbitzuak merke-merke eskaintzen dituzten bidaia-agentziak; hegaldien alorrean, batez ere. Hala ere, bidaia-agentzia hauek ez dira oporrak lau sosen truke egiteko aukera ematen diguten bakarrak.

Pittin bat arakatuz gero, hegaldi-agentzia asko topatuko dituzue interneten. Horietako askok, gainera, Euskal Herria dute helmuga edo abiapuntu. Hemen dituzue hegaldi-agentzia horietako batzuk eta euren helmugak.
•
Easyjet (http://easyjet.com).
Bilbotik Londresera joateko aukera ematen du (Stansted aireportura). Biarritzetik abiatuta, Bristol, Londres (Gatwick), Lyon eta Parisera (Charles de Gaulle) joan gaitezke.
•
Air Berlin (http://airberlin.com).
Bilbotik abiatuta, Alemaniako 20 hiri nagusietara joateko hegaldiak eskaintzen ditu. Amsterdam, Zurich, Sevilla eta Palmarako hegaldiak ere baditu.
•
TUIfly (http://tuifly.com).
Bilbotik aterata, Cologne-Bonnera.
• Vueling (http://vueling.com). Bilbotik Ibiza, Malaga eta Sevillara joateko aukera ematen du.
•
Clickair (http://clickair.com).
Bilbotik, Bartzelona, Londres (Gatwick), Malaga eta Parisera (Charles de Gaulle) joateko aukera ematen du.
•
Airlingus (http://airlingus.com).
Bilbotik Dublinera.
•
Ryanair (http://ryanair.com).
Biarritzetik, Birmingham, Dublin, Frankfurt (Hahn), Londres (Stansted) eta Shannonera.
•
Sterling (http://sterling.dk).
Biarritzetik, Copenhague eta Oslora.
•
Flybaboo (http://flybaboo.com).
Biarritzetik Genoara.

Beste garraio merkeak
•Trena: interrrail ospetsua aukeratuz gero, Europako 30  herrialdetan ibiltzeko aukera polita izango duzu. Bi interrail txartel mota daude. Bata orokorra da, eta Europako 30 herri horietan mugarik gabe ibiltzeko aukera ematen du. Besteak, aldiz, herrialde batzuetan malguago bidaiatzeko aukera ematen dizu.
•
Autobusa:
autobusa eta kanpina uztartzea da merke-merke bidaiatzeko beste aukera bat. Zenbait bidaia-agentziak aukera hau eskaintzen dute: Ibiltari (http://www.ibiltari.com) eta Marco Polo (http://www.clubmarcopolo.es) agentziek gisa horretako paketeak dituzte.

Eta lo egiteko?

•Aterpetxeak: lau sosen truke lo egiteko aukerarik egokiena. Aterpetxe sare handia dago mundu osoan, batez ere gazteei begira. Hostelling International webgunea (http://www.hihostels.com/) oso aproposa da aterpetxe guztien berri izateko.
•
Ostatuak:
aterpetxeak baino garestiagoak izan ohi dira, baina hala ere, zenbait kasutan prezio merkeak izaten dituzte. Infohostales (http://www.infohostal.com/) webgunean informazio ugari duzue eskura.
•
Etxeak trukatzea:
azken urteotan oso modan jarri da ostatu sistema hau: gure etxea norbaiti utziko diogu, eta hark, ordainean, bere etxea utziko digu guri. Aukera interesatzen baizaizue, jo ezazue Living Away webgunera (http://www.livingaway.com).

HARRITU GAITU



UEU (http://ikastaroak.ueu.org). Harritu gaitu UEUk udako ikastaroetarako prestatu duen eskaintza oparoak. Eibar, Baiona eta Iruñean emango dituzte ikastaroak, eta antzerkia, psikologia, informatika, kazetaritza, yoga eta sexologia izango dira aukeretako batzuk. 

KATXONDOENA


The Kelly Family. Dudarik gabe, oso esperientzia katxondoa da Kelly familia Agur jaunak abesten ikustea, non eta estadio batean, zer eta bertako ikuslegoa hit horrekin zeharo hunkiturik dagoela —eta barra fosforitoak eskutan dituztela, gainera—. Merezi du: http://euskaltube.com/play.php?vid=1217).

INFORMAZIO BILA


Parrandazaleen aukera. Udan Euskal Herritik ateratzeko asmorik ez duten parrandazaleek informazioa behar izaten dute. GAZTEZULOren webguneko Gaupasa atalean, hainbat herritako parranda giroari buruzko informazio dago (http://www.gaztezulo.com/gaupasa_view.php?uuid=66). Jaiakbizi (http://jaiakbizi.net) webgunean ere informazio asko duzue eskura.