Lovesaken

Lovesaken https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lovesaken/@@download/image/amber_1378467246.jpg
2013/09/09
kritika
Testua: Haize Galarraga
Amber
143.zenbakia
Lovesaken
Gogor zetorrenaren abisua emana zuen talde alemaniarrak, eta lehen lan luze honekin aurretik bagenekiena berretsi digute, hau da, ez direla gutxikeriekin konformatzen eta kontuan hartu beharreko banda direla. Annaren ahots urratuak bost abesti luzeetan zehar astinduko zaitu, Walls of Jericho bezalako taldeek irekitako bideari jarraituz, hardcorearen munduan dabiltzan emakumezko abeslari bakanen multzoa handituz. Hauena ez da, ordea, erritmo bizidun hardcorea. Amberrek post munduan murgildurik dirau; abiadura alde batera utzita, erritmo pausatuagoen bitartez gure emozioekin jolasten saiatzen dira, transmititzen duten saminarekin entzulearen begikotasuna lortzeraino.