“Love is blue”

“Love is blue” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/love-is-blue/@@download/image/16p44-3.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Mikelats Gorroto
16.zenbakia
HIRIA
87 orrialde


Mikelats Gorroto ezizenaren atzean, bizkaitar idazle gazte bat ezkutatzen da, euskaldun berria eta, gainera, ogibidez euskara irakaslea. "Love is blue" da bere bigarren liburua; aurretik, poema bilduma bat argitaratu zuen argitaletxe berarekin. Oraingo honetan, ipuin edo narrazio oso laburrekin datorkigu; egia esan, ipuinak baino gehiago, mikroipuinak direla esan daiteke. Hiruzpabost orrialdeko kontakizun zuzen eta motzak dira, oro har bukaera harrigarri edo bitxia dutenak. Umorea eta irudimenaren ildotik jotzen dute gehienek eta, azken lerroetara arte ezin da igarri nola askatuko den hasierako korapiloa. Bereziki azpimarragarriak dira "Tunela" eta "Eraztuna" izenekoak.