“Love in the house”

“Love in the house” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/love-in-the-house/@@download/image/53p12-2.jpg
2005/06/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
53.zenbakia
Azpiestilo ugari daude house izenez ezagutzen den musika estilo dantzagarriaren barruan. House-aren adar goxo, beltz eta dotorearen (deep house deitzen diote batzuek) jarraitzaileentzako, ezinbesteko erreferentzia da Slip n´Slide diskoetxea; izan ere, maila handiko disko-bildumak eta sesioak kaleratu ohi dituzte. Orain, uda gainean dugulako edo, maitasunari eskainitako house kantekin bilduma kaleratu berri du diskoetxeak -oso originalak direnik, ezin esan-. Arrosa koloreko lore, bihotz eta pinpilinpausez betetako azal “izugarriarekin” batera, house arrakastatsuenaren ohiko musikariak bildu dituzte: MAW, Blaze, Knee Deep, Ananda, Ultra Nate… eta abar. Azukre gehiegi.