"Lotsa gabe", gazteak sexuaz

Ostiral honetan maiatzak 4, 'Lotsa gabe' antzezlana taularatuko dute Tolosako Leidor aretoan. Gazteak sexuaz konplexurik gabe hitz egiten entzuteko aukera paregabea.
Jatorrizko ideia Ana Pimentarena izan zen, eta Garbi Losada eta Felipe Lozak idatzi zuten testua. Nagore Aranburuk euskaratu du, eta Dorleta Urretabizkaiaren zuzendaritzapean, bost gazte arituko dira taula gainean: Ainara Ortega, Asier Oruesagasti, Kepa Errasti, Oihana Maritorena eta Erika Olaizola.
Sexuaz arituko dira, errespetuz eta lotsarik gabe, izenburuak dioen bezala. Hainbat galderaren erantzunak aireratuko dituzte eszenatoki soil eta arinean: HIESA, homosexualtasuna, maitasuna, lotsa, konplexuak, komunikazioa, eta abar luze bat. Gazteek beldurrak, pozak, frustrazioak eta emozioak azalduko dituzte, soilik haiek dakiten eran.
Ikusle guztiei zuzenduriko lana da, gazte zein heldu, ongi pasatzeko gogoz joatea baita bete beharreko baldintza bakarra.
Non: Tolosako Leidor aretoan
Noiz: Maiatzak 4, ostirala, 20:30ean
Sarrera: Doan, Kutxaren laguntzarekin

Ikuskizuna
Non: Tolosako Leidor aretoan
Noiz: Maiatzak 4, ostirala, 20:30ean
Sarrera: Doan, Kutxaren laguntzarekin