Los Angeleseko agure xikina

Hil honetan estreinatuko da Hego Euskal Herriko zine aretoetan "Factotum" filma. Charles Bukowski idazleari buruzko pelikula honetan, Matt Dillon aktorea ari da Bukowskirena egiten. Baina nor zen Los Angeleseko agure xikina?
Charles Bukowski 1920an jaio zen Alemanian, base militar batean. Aitak kupidagabe jipoitzen zituen semea eta ama. Bere idatzietan, Bukowskik maiz deskribatu zuen haurtzaro gogor hura. Hiru urte zituela, Los Angeles hirira heldu ziren, eta Bukowskik hiri hartan eman zuen bizitza osoa, 1994 urtean hil zen arte.
Henry Chinaski, alter egoa
Hogeita lau urte zituela, Bukowskik bere lehen narrazioa argitaratu zuen aldizkari batean. Bien bitartean, era guztietako lanetan aritu zen: gasolindeko langile, postari, harakin 49 urte zituela, lan gorrotagarri haiek utzi, eta bere idatzietatik bizitzea erabaki zuen. Berandu heldu zitzaion aukera, beraz.
Alkohola. Sexua. Emakumeak. Hizkera zuzen eta indartsua. Zaldi Lasterketak denak izan ziren Bukowskiren bizitzaren parte, eta bizitzatik literaturara salto eginda, bere idatzien ardatza bihurtu ziren. Horiek denak azaltzen dira Bukowskiren narrazio liburuetan: "Erections", "Ejaculations", "Exhibitions and General Tales of Ordinary Madness", "Factotum" Hala ere, apika, "Ham on Rye" eleberri autobiografikoa da bere libururik ederrena. Hor azaltzen zaigu Henry Chinaski, Bukowskiren alter-egoa (zenbat rock taldek omendu ote dute Chinaski! Gaur egun, Gipuzkoako Goierrin bertan, bada Chinaski izeneko punk rock talde bat!).
Baina, bizitza zer izaten den: gehienbat bere prosagatik ezaguna den arren, poesian islatzen da inon baino hobe Bukowskiren indarra. 1997an, Susa argitaletxeak "Poesia antologia" kaleratu zuen Josu Latartegik euskaratuta. Duela pare bat urte, aldiz, Latartegik berak "Pulp" nobela euskaratu zuen Txalaparta argitaletxearentzat.
Gustatuko al litzaizuke
asto baten buru barruan egotea apur batez?
zure goputza asto batean barruan?
hamar minutu besterik ez zenuke iraungo
askatu egin beharko zintuzkete!
hori beldurra!
baina nork askatuko zaitu
orain zaren nozio urdin-more goibel horretatik?