Loro salataria

Loro salataria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/loro-salataria/@@download/image/67p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Hugo izeneko bere loroari esker, senarraren desleialtasunaz jabetu da Petra Ficker emakume alemaniarra. Loroak senarraren ahotsa eta elkarrizketak imitatzeko ohitura zuen, eta ez hori bakarrik: senarrak bere maitalearekin telefonoz izandako solasaldiak ere errepikatzen zituen. Loroaren saioak entzunda, emakumea ikertzen hasi zen, eta maitalearekin Parisera joateko txartelak aurkitu zizkion senarrari. Orain bakarrik bizi dira Petra eta Hugo; loroaren "salaketari" esker, Petrak etxetik bota baitzuen senarra.