Lore Etxeberria eta Kattalin Miner: "Sexuaz gehiago hitz egiten dugu sexua bera praktikatu baino"

Lore Etxeberria eta Kattalin Miner: "Sexuaz gehiago hitz egiten dugu sexua bera praktikatu baino" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
elkarrizketa
Lore Etxeberria eta Kattalin Miner: "Sexuaz gehiago hitz egiten dugu sexua bera praktikatu baino"
Duela sei urtetik Medeak kolektiboko militante aktiboak dira Lore Etxeberria eta Kattalin Miner (Hernani, 1988), eta azken hilabeteetan ‘Bollera da bide bakarra’ hitzaldiko tandema osatu dute.


Bota, mesedez, lesbiana izateko arrazoi bana.
Lore Etxeberria: Lehenengo bota dezatela heterosexuala izateko arrazoi bat! Kar-kar.
Kattalin Miner: Guk beti kontrara eta alderantziz eraikitzen dugu dena.

Aktibista feminista izateak sexua beste modu batera bizitzeko tresnarik ematen al dizue?
K.M.: Noski, heteroaraua kolokan jartzen duzun heinean, sexualitatea, desira eta sexu praktika normalizatuak ere kolokan jartzen dituzu, eta horrek beste ate batzuk irekitzen dizkizu.
L.E.: Feminismoaren bitartez eraikitzen ditugun tresnak berebizikoak ditugu honetarako ere.

Hiltzaldira hurbildu den inork proposatu al dizue sekula ondorenerako abenturarik?
K.M.:
Abentura sexualik ez, baina egia da nahiko inspiragarria izan dela. Aurrera begira, adibidez, euskal postpornoa produzitzeko ideia azaldu da...

Zer behar du neska batek zuek ohera eramateko?
K.M.: Lagun batek esaten duen bezala, "bi ardo tanta eta joko pixka bat" nahikoa omen dira!
L.E.: Horixe! Eta ez ditugu ateak itxi nahi, etor daitezela! Kar-kar.

Hitzaldiak ematen dituzuenez, sexuan adituak zaretela ulertu behar dugu?
K.M.:
Bai zera! Askotan iruditzen zaigu sexuaz gehiago hitz egiten dugula sexua bera praktikatu baino.
L.E.: Gehienetan jakintza kontua baino jarrera kontua izaten da. Norberaren desiren arabera jokatzen jakitea, alegia.

Zein duzue larrutan egiteko tokirik gustukoena?
K.M.:
Ohea. Nahiko alferrak gara... Kar-kar-kar.
L.E.: Baina edozein leku publikotan egiteak ere bizipoza ematen digu.

Amaitzeko, zein duzue gau ero baterako aurrekaririk kuttunena?
L.E.:
Biak batera bagaude, zerbeza edo gintonikarekin, edozein gau da ero!