Lorategiko zinema zikloaren hirugarren edizioa gaur abiatuko da Gasteizen

Lorategiko zinema zikloaren hirugarren edizioa gaur abiatuko da Gasteizen Urtegi baten eraikuntzak inguruko biztanleengan izandako eragina kontatzen duen filma emango dute gauean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lorategiko-zinema-zikloaren-hirugarren-edizioa-gaur-abiatuko-da-gasteizen/@@download/image/albistea film.png
2022/08/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Urtegi baten eraikuntzak inguruko biztanleengan izandako eragina kontatzen duen filma emango dute gauean.
Lorategiko zinema zikloaren hirugarren edizioa gaur abiatuko da Gasteizen

Film dokumentalen eta film laburren proiekzioak izango dira Olarizuko lorategi botanikoan gaur, bihar, eta hilaren 19an eta 26an. Zinema zikloa Haz laborategiak antolatu du "gizakiaren ekintzek naturan duten eragina bistaratu eta esku-hartze jasangarriagoa egiterik badela" erakusteko.

Gaur, osteguna, Elem Klimov-en Proshchanie dokumentala proiektatuko dute, urtegi baten eraikuntzak Matiorako (Errusia) biztanleengan izan duen eragina kontatzen duena. 

Bihar, berriz, hainbat film labur eskainiko dituzte, tartean Lost Village eta Yungay 7020. Lehenak, abandonatutako herri batean azaldutako argi misteriotsuak ditu ardatz, eta, bigarrenak, aldiz, lur-jausi baten ondorioz lurperatuta geratu den Peruko hiri bat berreraikitzeko lanak azaltzen ditu. Emanaldian bertan izango dira George Todria zuzendari georgiarra eta Raquel Calvo, Yungay 7020 lanaren zuzendaria.

Hilaren 25ean, Hungariako Hukkle filmak gertakari misteriotsu batzuk jazotzen hasi diren herrixka lasai bateko pertsonen eguneroko bizitza erakutsiko du. Azkenik, hilaren 26an, Jose Val del OmarenTríptico Elemental de España lana proiektatuko da. Espainiako geografian zeharreko bidaia da, hiru elementu oinarri hartuta: lurra, sua eta airea. 

Emanaldiak 21:30ean hasiko dira, eta orduerdi lehenago sartu ahal izango da Etxaldeko patiora. Filmak jatorrizko bertsioan emango dituzte, azpitituluekin.