Lorategia ureztatu behar da!

Laudorioak egiten iaioa izateak erakargarri bihurtzen gaitu, eta bikotekidearekin dugun harremana ereiteko eta sendotzeko ezinbestekoa da. Horrez gain, laguntasuna eta afektua indartzen ditu. Baina nola egiten dira laudorio egokiak? Entrenatuz ikas daitekeen gaitasuna dugu. Ikus dezagun!
Laudorioek benetakoak, autentikoak, behar dute izan
Alabantzak egiterakoan oso garrantzitsua da gezurrik ez esatea. Laudorioak eta zurikeria ongi bereizi behar ditugu, beraz. Aukeratzen ditugun hitz goxo horiek benetakoak izan behar dute, autentikoak. Horretarako, arreta handia jarri beharko diogu besteari, begiratu, bere jokabidea baloratu, bere burua nola apaindu duen aztertu eta, bereziki, berak gugan eragiten dituen erreakzioez jabetu.
Demagun gure lagunak, sexukideak, bikotekideak edo dena delakoak gurekin zita duela eta, iristen denean, zerbait berezia antzeman eta sentipen atsegina sorrarazten digula. Zer izango ote: ile apaindegian izan al da? arropa berria jantzi al du? bereziki polita dago egun horretan? sentiarazi diguna edo behatu duguna esan diezaiokegu momentu horretan bertan.
Unea ongi aukeratu behar dugu
Gure adiskidearen jarrera goraipagarria iruditzen bazaigu, ondo aukeratu duela uste badugu, berarekin egoteak on egiten badigu, hori bera adierazteko unea aukeratu beharko dugu. Bat-batean adierazten denean are autentikoagoa izaten da eta, beraz, eraginkorragoa. Baina batzuetan une horrek ihes egiten digu, edo agian zarata gehiegi zegoen leku edo momentu horretan ezer adierazteko... beraz, beste une batean azal diezaiokegu. Oso garrantzitsua da komunikatu eta gero mesederik ez eskatzea, bestela, azpijokoan gabiltzala pentsa dezake horrela ez izan arren.
Zehatzak izan behar dugu
Balorazio orokorrek arinak eta gainazalekoak ematen dute baina amoranteari, lagun minari edo ikaskideari aipamen bat egiterakoan, pertsonalizatua dela sentiarazi beharko diogu. Hau da, jakin beharko du ez diogula edonori horixe bera esaten. Adibideak jartzeak lagun dezake horretan. Eman dezagun gure laguna eskuzabala dela eta hori miresten dugula beregan. Kasu horretan, zein egoeratan izan den eskuzabala gogoraraziko diogu.
Izan gaitezen ispilu
Askotan, ondokoa ez da gai bere ezaugarri onak ikusteko, baina geu bai. Bere ezaugarri edo jokabide positiboak ispilatzea bizigarria izan daiteke biontzat. Hitz goxo hauek jasotzeak eta esateak segurtasuna ematen digu, baloratuak sentiarazi eta erakargarri bihurtzen gaituzte. Alabantzak egiteko ausardia ere behar da eta, askotan bestearen aldetik apaltasunezko erantzuna jasoko badugu ere, zirimiria bezala, pixkanaka bustitzen doala jakin behar dugu.
Jasotzen ikasi
Pisukideak, anaiak, amoranteak, senarrak, emazteak lausengatu bagaitu, egoki erantzuten ikasi beharko dugu. Horretarako eskerrak ematea bide ona da. 'Mila esker animoengatik', 'eskerrik asko esateagatik', 'horrela ikusten duzula pentsatzeak asko pozten nau', ' ez nekien gustatzen zitzaizunik' bezalako esaldi motz bat eta irribarre bat nahikoa izaten dira besteak helarazi diguna egoki jasotzeko. Bere adierazpena onartzen ez dugunean 'ez da hainbesterako', 'esateagatik esaten dezu', 'ba!', bezalako erantzunekin, harremana izorratzen ari gara eta gainera, ondokoa biluzik uzten dugu. Norbaitek laudorio bat esaten duenean nolabait biluztu egiten dela esan daiteke, ausarta izan dela, eta horregatik duintasunez erantzun beharko dugu, guregatik eta beregatik.
Entrenatzen hasi
Gauza txikiak, positiboak, konkretuak behatu eta une egokian adieraztea lorategia ureztatzearen parekoa dela esan izan da beti. Laudorio autentikoak esaterakoan eskuzabalak izateak erakargarri egin ohi gaitu. Entrenatzeko ez dago mugarik: aiton-amonak, lagunak, ezezagunak, kirol-kideak, ikaskideak, autobuseko txoferra, kioskoko saltzailea edonork balioko digu hasteko. Badakit, bai, irakurle onak zaretela, honaino iritsi baitzarete Zeren zain zaudete entrenatzen hasteko?
Gertukoari bota dakizkiokeen esaldi edo hitz eder eta goxoen inguruan mintzatu zaigu oraingoan gure sexologoa. Hain zuzen ere, Euskal Herriko zenbait herritan antolatu izan dituzte euskarazko piropo lehiaketak: Ordizian, Altsasun, Oarsoaldean, Bermeon, Ermuan Ziur neskari edo mutilari horrelakoak botatzen dizkiozula, baina badaezpada ere, hementxe proposamen batzuk:
Zure ipurdiak zartagia dirudi. Hatoz hona nire txistorra frijitzera! Maitasuna eguzkia bezalakoa da... ezkutatzen da baina ez da hiltzen. Olioa zu, motorra ni, hori bai zoragarri! Bihotz, bihotz... jango zintuzket osoz. Zu halako kurbekin, eta ni balaztarik gabe! Esan nola deitzen zaren eta nire ametsari izena jarriko diot. Zure panderoan joko nuke nik musika. Hain ederra zara! zotina dudanean ere, zu ikusi eta zas! pasatzen zait! Zure mingaina nirearekin egongo balitz, hizkuntza guztietako hitzak soberan egongo lirateke. Kakalardo pilotagile banintz, egun guztia zuri buelta ematen emango nuke.

Mamia baino xamurragoa zara