Loraldia Jaialdia

Loraldia Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
albiste-laburra
Loraldia Jaialdia
Euskal kultura garaikidearen ezinbesteko plaza bilakatzeko asmoz jaio da. Apirilaren 23tik 26ra Bilbo hiribildua musika, dantza, antzerkia, literatura, bertsolaritza, arte plastikoak… eta euskal kulturak biltzen dituen beste hainbat disziplinek bustiko dute. Badok euskal musika atariak apirilaren 25ean antolatu du emanaldi hirukoitza: Campos antzokiko Cupula aretoan izango da 22m2, Lurra eta Piztiak musika taldeen kontzertuetaz gozatzeko aukera.