Lookig for Eric

Manchester United futbol taldeko zale amorratua da Eric postaria. Izan ere, futbola da bere bizitza gordina leuntzen duen gauza bakarra. Triste dabil gizona, egiazki. Bere seme-alabekin burutu ezin duelako. Maitasuna labainkorra delako. Cantona adiskideak, bere talde kutunaren izarrak, emandako aholkuei esker itxaropena berreskuratuko du. Ken Loach maisu britainiarraren komedia samur, atsegin eta irudimentsua da.