Lonjan ikusiko gara!

Belaunaldi berriak etorri ahala, gazteen aisialdi eredua aldatuz joan da. XX. mendeko eta XXI. mende hasierako poteoa urrun samar geratzen zaie gaurko Euskal Herriko hainbat gazteri, eta aldiz, lonjak ugaritzen ari dira han eta hemen.
Jakin badakigu lehengoek bezala, oraingo gazteek ere alkohola kontsumitzen dutela. Baina, ez bada tabernetan, non? Baliteke kalean edo baten baten etxean elkartzea aisialdian, edota lagun taldeko guztien artean lonja bat alokatuta edukitzea.
Lokaletan biltzeko joera ez da gauza berria, baina duela urte batzuk sortutako moda fenomeno zabaldu bilakatu da egun eta, horregatik, garrantzitsua da espazio mota hau ikertzea edo, behintzat, arreta eskaintzea.
Lonja batean elkartzeko arrazoiak askotarikoak izan daitezke: adina dela-eta zenbait espaziotara sartzea debekatuta edukitzea, taberna edota diskoteketan edarien prezioa garestiegia izatea, intimitatea eta babesa bilatzea... Edozein kasutan, horma horien artean gertatzen dena bertakoek bakarrik dakite eta gainontzekoen ezezagutzak mito asko sorrarazi ditu. Hori dela eta, lehen aipatu bezala, lokal hauei buruz gehiago jakitea lagungarria izango da errealitate honen gaineko ikuspegi objektiboago bat eraikitzeko.
Kontuan hartu beharreko lehenengo aspektua da lonja bakoitza mundu bat dela, eta alde handiak daudela batetik bestera. Ez dago denentzat balio duen araudi orokorturik, ez dira etxebizitzak baina, hala ere, badira kontuan hartzeko moduko zenbait kontu. Alde batetik, segurtasunarekin harremana dutenak: asegurua egitea, su itzalgailua edukitzea, larrialdi-argiak, instalazio elektrikoaren ziurtagiria, gas berogailua edo aireztapen sistema edukitzea, sarrera zein irteerak libre uztea, ahal bada atea zabalik edukitzea, aurretik prestatutako elikagaiak eta mikrouhin labea erabiltzea, lonja aireztatzea eta kanpoko gunea txukun edukitzea, argiztapenerako erabiltzen den materialarekin (kandelak...) kontuz ibiltzea, aforoa neurtzea, zaborra ez pilatzea edota gogoratzea lonjetan ezin direla animaliak bakarrik utzi, besteak beste. Bestalde, auzokideak errespetatzea ere komenigarria da: zaratarekin kontuz ibiltzea, musikaren bolumena kontrolatzea, gaueko ordutegiekin errespetuz jokatzea...
Ai Laket!! elkarteak Lonjalaket izeneko programa du martxan, beti ere, gazteen baimenarekin hauen lokaletan aurrera eramaten duena. Nahi dutenek, zalantzak argitzeko interesa dutenek, lokalen eta drogen inguruko informazio zabala jaso dezakete lonjan bertan doan eta modu anonimoan. Hiru bisitek osatzen dute programa, gazteek eskatzen duten ordu zein egunetan, eta hauetako saio bakoitzean drogen inguruko gaiak jorratzeaz gain, lokalei buruzko informazioa modu dinamikoan jasotzen dute lonjako kideek, errealitate bakoitzera egokituta. Programan parte hartu nahi dutenek ailaket@ailaket.com helbidera idatzita egin dezakete eskaera.