Londresko lainoa, edo kutsadura?
Sherlock Holmesen filmeetan Londres lainotuta ageri da beti. Hala ere, hain ezaguna dugun laino hori ez da berez klimaren ondorioa, kutsadura baizik. Londres argitzeko eta berotzeko, kinkeak erabili dira urte luzez kaleetan eta kinke horietan ikatza erretzen zen; egunero, tona asko. Horrek kutsadura handia sortu zuen.