Londresko Joko Olinpikoetara joateko lehiaketa antolatu dute Basque Team-ek eta Gazteaukerak

Londresko Joko Olinpikoetara joateko lehiaketa antolatu dute Basque Team-ek eta Gazteaukerak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/londresko-joko-olinpikoetara-joateko-lehiaketa-antolatu-dute-basque-teamek-eta-gazteaukerak/@@download/image/2012323019london_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Londresko Joko Olinpikoetara joateko lehiaketa antolatu dute Basque Team-ek eta Gazteaukerak
Basque Team-ek eta Gazteaukerak 2012ko Joko Olinpikoetara joateko bidaia sari duen lehiaketa abian jarri dute. Parte hartu nahi duzuenok testu bat edota bideo bat egin behar duzue, 'Euskadin egingo dira 2020ko Joko Olinpikoak' gaiaren inguruan. Lanak bidaltzeko epea apirilaren 12ra bitarte dago zabalik. Parte hartzaileek Gazte-txartela izan behar dute ezinbestean, eta 18 urtez gorakoak izan behar dute.



Argazkiak ateratzea, bideoak grabatzea, edo idaztea atsegin baduzue, Londresera joateko txartela eskuratu dezakezue. Gazte Olimpic Team taldeko 8 kideetakko bat izan zaitezke, eta bidaia musu-truk egin.

Lehiaketa irabazten duten 8 gazteak Londreseko Joko Olinpikoetan eta Paraolinpikoetan berriemaile izango dira. Beren egiteko Gazteaukerako blogean idaztea, argazkiak ateratzea, elkarrizketa txikiak egitea, bideoak grabatzea etab. izango da.

Sarituen artean bi talde egingo dira zozketaz, eta Joko Olinpikoetara eta Paraolinpikoetara joango diren launa lagun bereiziko dituzte.

Lehiaketaren oinarriak


Egin beharrekoa: 350-450 hitz bitarteko testu bat, edota 2-5 minutu bitarteko eta gehienez 25MBtako bideo bat.

Gaia: Euskadin egingo dira 2020ko Joko Olinpikoak

Estiloa: Askea; elkarrizketa, narrazioa, kronika, erreportajea…

Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.

Epea: Martxoaren 1etik apirilaren 12ra

Lanak bidaltzeko: Honako formularioa bete

Bideoa bidaltzeko: gazteaukera@gmail.com

Baldintza garrantzitsua: Gazte-txartela izatea