Londresko Joko Olinpiko eta Paraolinpikoen berri, zuzenean

Gazteaukerak eta Basque Team-ek elkarlanean antolaturiko Got London lehiaketari esker, zortzi euskal gaztek Londresko Joko Olinpikoetan eta Paraolinpikoetan berriemaile lanetan aritzeko aukera lortu dute. Norgehiagoken eta euskal kirolarien balentrien berri emango dute bertatik zuzenean. Datorren astetik aurrera, GAZTEZULOren bidez gertutik jarraitu ahal izango dituzu.
Gazte Olimpic Tam-eko zortzi gazte blogariak hasi dira dagoeneko motorrak berotzen, eta Gazteaukerako blogetik ekin diote lanari. Alexander Padilla, Eider Aranberri, Karel Lopez eta Maite Goiriena arituko dira kazetari lanetan lehenengo, eta Londresko Joko Olinpikoetako azken berriak emango dizkigute bertatik. Ostiral honetan, uztailak 27, hasiko dira nazioarteko kirolari onenen topaketak, hain zuzen.
Segidan, abuztuaren 29tik irailaren 9ra bitarte, Joko Paraolinpikoek hartuko diete erreleboa, eta Ana Bores, Egoitz Maeso, Eneko Palomero eta Janier Renobales izango dira orduan berriemaileak. Idazlanez gain, bideoak ere atxikiko dituzte zortzi gazteek, lan borobila osatuz.
Gazteaukerak eta Basque Team-ek elkarlanean antolatutako Got London lehiaketako irabazleak dira denak, eta esperientzia bikaina bizitzeko aukera eskuratu dute beren lanari esker.
GAZTEZULOk haien lana hurbiletik jaso ahal izateko aukera emango dizu datorren asteartetik, uztailak 31, aurrera. GAZTEZULO.COMen sartu eta klik bakarra eginda informazio guztia izango duzu eskura: elkarrizketak, bideoak, testuak Londresko Joko Olinpikoak bizitzeko aukera paregabea duzu!