Londresetik Sydneyra autobusez

Londresetik Sydneyra autobusez https://www.gaztezulo.eus/albisteak/londresetik-sydneyra-autobusez/@@download/image/81p22utrech.jpg
2012/12/13
berria
Londresetik Sydneyra autobusez
Londresetik Sydneyra joateko, normalena hegazkina hartzea da. Dena dela, gaur egun, autobus zerbitzua ere badago. Bai, 23.000 kilometroko bidaia egiten duen autobus zerbitzua! Zerbitzua hilean behin ateratzen da Big Ben ondotik, eta sei aste behar ditu Ingalaterratik Australiara joateko; Europako hainbat herri, Turkia, Iran, India, Thailandia, Laos, Malasia eta Indonesia zeharkatzen ditu. Ez pentsa, gainera, luxuz betetako autobusa denik; normaltsua da, eta bidaiariek hotel edo ostatu arrunt samarretan lo egiten dute. Prezioa, hala ere, ez da merkeegia: 6.000 euro. Harrigarria, distantzia luzeak egiteko autobusa gero eta baztertuago dagoen garai honetan.