Londres: Camden, leinu guztien bilgune

Londres: Camden, leinu guztien bilgune https://www.gaztezulo.eus/albisteak/londres-camden-leinu-guztien-bilgune/@@download/image/5p33-2.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Maite Larrañaga
Londres: Camden, leinu guztien bilgune


Londresek merkatu asko biltzen du bere baitan, baina ezagunenak Camden Town eta Portobellokoa dira. Larunbata Portobellora joateko egun egokia da. Igandean, berriz, Camden Town bisitatu behar da.
Hiriko iparraldean dago Camden Town eta bertan, berez, hiru merkatu daude: Camden Market (orain egunero zabalik dago), Camden Lock eta The Stables. Camden-en topa daitezkeen gauzen artean oinetakoak dira aipagarrienak. Izan ere, merkatu hau oinetakoen erresuma da. Auzo honetan ikusi ziren lehen aldiz plataforma handiak.
Baina Camden asko aldatu da azkeen urteetan. Garai batean dendari txikiak ziren hemen jaun eta jabe. Hainbat herrialdetako jendea salmentan aritzen zen eta britaniarrek ere postutxoak jartzen zituzten
Haietako zenbaitek merkatuan jarraitzen dute oraindik ere. Dena den, kate handiak dendak irekitzen hasi dira eta beraz, auzoak izaera komertzialagoa du gaur egun.
Hala eta guztiz ere, Camden-en gauza bitxiak aurki daitezke oraindik: mota guztietako jantziak, belarritakoak, tatuajeak... Gotiko estiloaren jarraitzaileek bertan dituzte dendarik onenak eta baita Cyber estilokoek ere. Cyber nolakoa den ez badakizue, pentsa ezazue espaziora bidaian joan behar duzuela; nola jantziko zinatekete? Halaxe janzten dira cyberrak. Eta ezer ez baduzu erosi nahi, Camden paseoan ibiltzeko leku aproposa da. Sekulako erakuslehioa da eta!