Londres: artea eta argindarra

Londres: artea eta argindarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/londres-artea-eta-argindarra/@@download/image/3p32-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Maite Larrañaga
Londres: artea eta argindarra


Zeintzuk dira Londresko ohiko irudiak? Besteak beste, telefono kabina gorriak. Baina ba al dakizue nork diseinatu zuen kabina ospetsua? Gilber Scott izeneko britaniar batek. Hala ere, gizon honek ez zuen inoiz pentsatu berak diseinatutako beste eraikin bat etorkizuneko Londreseko ikurra izango zenik. 1950eko hamarkadan eraikitako argindar zentrala arte garaikidearen museoa bihurtu dute orain: Tate Modern. Argindar zentralaren hainbat osagai bertan daude oraindik: hormaren adreilu ilunak, izugarrizko tximinia erdian, eta burdinezko kontrahormak.
Ahaztu betiko museoaren ideia! Tatek eskaintzen duena bestelakoa da. Hemen margoak daude, baina baita bideo emanaldiak ere, telebistak, altzariak, momiak, zaborra...
Baina hau ez da guztia, Tatek ikuslearen parte hartzea ere eskatzen du. Hormetan begiratzea ez bazaizu gustatzen, sarrera nagusian Louise Bourgeois artista frantziarrak egindako hiru eskultura aurki daitezke. Hauetako bik eskailerak dituzte eta ikusleek gorako bidea egiten dute eta bertan hainbat ispiluren aurrean ikusten dute beren burua. Eta zein da guzti honen prezioa? Borondatea, edo sosik ez baduzu, ezer ere ez..
Baina zerbait falta da hemen! Non daude artista euskaldunak? Horixe da Tateri falta zaion detailetxoa, txikia baina oso garrantzitsua.