Lokatzezko itsasoa
  Java uharteko Porong hiria (Indonesia) ezezaguna zen duela gutxi. Duela  bi urte, ordea, hiria ezagun egin zen zorigaiztoko albiste baten  eraginez: gasa ustiatzen duen enpresa batek egindako zulaketen  ondorioz, lokatz beroa ateratzen hasi zen gas putzuetatik.  
Gaur egun, "lokatzezko itsasoa" New York-eko Central Park-en bi halako da. Egunero, 40 igerileku betetzeko adina lokatz ateratzen da zulotik eta, ondorioz, 50.000 herritarrek euren etxeak utzi behar izan dituzte. Hala ere, harrigarria den arren, gero eta turista gehiago gerturatzen dira Porong-era lokatzezko itsasoa ezagutzera.