Loiolako gaztetxearen aldeko manifestazioa gaur

Joan den ostegunean, abuztuak 2, Donostiako Udalak Loiolako gaztetxeari zigilua jarri zion eta itxi egin zuen. Gertaera hori, eta oro har, Udalaren jarrera salatzeko, gaur, astelehena 6, 19:00tan manifestazioa egingo dute, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die Loiolako Gazte Asanbladak.
Abuztuaren 2an, 22:00ak aldera, Gaztetxe inguruan inor gutxi zegoenean, kaleko jantzitako Donostiako zenbait udaltzain Loiolako gaztetxera joan eta atea zigilatu egin zuten. Udalak gaztetxea itxi izana gogor salatu du Loiolako Gazte Asanbladak, eta herritarrei gertaera salatzeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die. Mobilizazio horietako lehenengoa gaur bertan izango da, 19:00tan, Loiolako gaztetxetik bertatik abiatuta.
Azken bi urteetan Loiolako gaztetxean hainbat kontzertu, hitzaldi, garagardo azoka, antzerki eta bestelako ekitaldiak egin dira. Gazte Asanbladako kideen arabera, auzoak zein Donostiak zituen/dituen gabeziei era xume batean erantzuten saiatu dira, gaztetxean biltzen diren hainbat gazteren konpromiso eta lanari esker. "Honelako jarduera eta ekintzen aurrean Donostiako Udalak hartu duen jarrera salatu nahi dugu. Izan ere, gaztetxetik bultzatzen diren ekintzei bultzada edo babes minimo bat eskaini ordez, trabak besterik ez ditu jarri", jakinarazi dute Gazte Asanbladako kideek. Horregatik, bi eskaera egin dizkiote Donostiako Udalari: alde batetik, gaztetxea berriro irekitzea; eta bestetik, Udaletik datozen trabak desagertzea.