Logan andrearen ihesa

Logan andrearen ihesa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
albiste-laburra
Logan andrearen ihesa
Zientzia fikziozko filmik onenen zerrendetan agertzen ez den arren, zale askok kultuzkotzat duten filma da Logan’s Run (1976), William F. Nolanek eta George C. Johnsonek idatzitako eleberrian oinarritutako lana. Zurrumurruek ziotenez, bertsio berria garatzen hasiak ziren, baina aspaldian proiektuari buruzko informaziorik ez da plazaratu; oraintsu arte. Azken notizien arabera, jatorrizkoan gizonezkoa zen protagonista emakumezkoa izango da, eta gidoia goitik behera berrikusten ari dira. Aldaketa ikusita, merezi du itxaroteak.