Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute 'Negu hurbilak' filma

Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute 'Negu hurbilak' filma Abuztuaren 9an proiektatuko dute lehenengoz Jone Laspiur protagonista duen pelikula. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/locarnoko-nazioarteko-zinemaldian-estreinatuko-dute-negu-hurbilak-filma/@@download/image/Fr2adTlWwAAU5lX.jpeg
2023/07/06
Abuztuaren 9an proiektatuko dute lehenengoz Jone Laspiur protagonista duen pelikula.
Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute 'Negu hurbilak' filma

Bartzelonako, Tarragonako, Gijongo edota Palmako zenbait zinemalditako industria sailetatik igaro ondoren, Negu kolektiboaren Negu hurbilak fikziozko film luzea Suitzako Locarnoko Nazioarteko Zinemaldiaren 76.edizioan estreinatuko da mundu mailan. Abuztuaren 9an proiektatuko dute, zinemaldiaren Egungo Zinemagileak atalaren barruan. 

Filmak ihesean ari den emakume baten istorioa kontatzen du, eta isolamenduaz, itxaronaldiaz eta betiereko nortasunaren irrikaz dihardu. Jone Laspiur da protagonista, eta bera da filmean agertzen den aktore profesional bakarra. Nafarroako Zubietan egin dute grabazioa eta bertako herritarrak dira aktore lanetan aritu diren gainerakoak.

Ekain Albitek, Mikel Ibargurenek, Nicolau Mallofrék eta Adriá Rocak osatzen dute Negu Kolektiboa, eta filma Maluta* Films eta Cornelius Films etxeen ekoizpena da.