Local.Art.Pareta: artistentzako deialdia

Local.Art.Pareta: artistentzako deialdia Artista bazara, zure interesekoa izan daiteke honako deialdia! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/local-art-pareta-artistentzako-deialdia/@@download/image/Captura de pantalla 2017-03-31 a las 11.14.30.png
2017/03/31
albiste-laburra
Artista bazara, zure interesekoa izan daiteke honako deialdia!
Local.Art.Pareta: artistentzako deialdia

Ezagutzen al duzu Local.Art.Pareta proiektua?

Gipuzkoan martxan jarri duten ekimena da. 20 artista eta 20 gune bilatzen ari dira sortzaile grafikoak eta herriko lokalak elkartzeko.

Local.Art.Pareta Gipuzkoan zehar egingo den urteroko erakusketa zirkuitua da, gaur egungo sortzaileak kaleratzeko. Herri mapa honetako gune bakoitza eta hauen paretak erakusketa txikiak izango dira.

Sortzailea bazara eta lanak badituzu edota gune bat badaukazu eta erakusketa izan nahi baduzu, izena eman apirilak 14 baino lehen!

Informazio guztia eta oinarriak ikusteko: LOKAl.ART.PARETA