Lobos de Arga

Lobos de Arga https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lobos-de-arga/@@download/image/2012322892Lobos_de_Arga.jpg
2012/12/13
kritika
Testua:
Aktoreak: Zuz: Juan Martinez. Akt: Gorka Otxoa, Carlos Areces, Secun de la Rosa.
Galiziako Arga herrixkan, otsogizonak agerraraziko dituen madarikazio bat jazoko omen da aurki. Halakorik gerta ez dadin, Mariño familiako azken gizona sakrifikatu behar dute. Hala, Tomas idazle gaztea herrira bueltatzeko engainatuko dute, omenaldi bat egin nahi diotelakoan. Gorka Otxoa donostiarrak komediarako dituen dohaiak ezin hobeto erakusten dituen B serieko filma. Ezin dibertigarriagoa, ezin ganberroagoa.