Loak eragindako gaitzak

Loak eragindako gaitzak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/loak-eragindako-gaitzak/@@download/image/17p32-3.jpg
2012/12/13
berria
Kanadako Phillip Pinel Institutuko ikertzaileen esanetan, loaldiarekin lotutako 88 gaixotasun daude. Gaitzok, gainera, uste baino zabalduago daude. Izan ere, ikertzaileek diotenez, gizaki gehienak egon dira inoiz gaixotasun hauetako batek jota. 88 gaixotasunak lau talde nagusitan sailkatu dira: lo egin ezina, hipersomnia, parasomnia eta gaua-eguna zikloaren aldaketak. Ikertzaileen esanetan, gazteen artean oso hedatuta daude gaua-eguna zikloaren aldaketekin lotutako nekeak, gaupasak direla eta.