Llegará

Llegará https://www.gaztezulo.eus/albisteak/llegara/@@download/image/llegara_1391689079.jpg
2014/02/10
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Igor eta Ni
148.zenbakia
Igor Arzuaga ez nuen ezagutzen, Mara ezagutu bainuen. Duela gutxi ordea, Igorren Experience bildumarekin flipatu nuen, eta ondoren, Nieves Arilla etorri zen, Ni bezala ere ezagutua. Igorrek musika egiten du, pianoa jo eta gitarrarekin ere ausartzen da disko honetan. Nievesek ahotsarekin, abestien moldaketekin eta nahasketekin jolasten du oraingoan. Bien arteko elkar-truke lasaigarri hau gogoangarria iruditu zait. Igorren gaztelaniazko eta euskarazko letrak liluragarriak dira, giro delikatu batean sartzen baikara disko hau entzutean.