Ljubljana

Ljubljana https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
albiste-laburra
Ljubljana
Esloveniako hiriburua ezaguna da tokiko aniztasun kulturala elikatzen duten disziplina ezberdinetako hainbat artisten bizilekua delako. Sorkuntzarako giro aproposa probesten du, eta horregatik kontrasteen iturri da. Komunitate artistiskoaren bilguneetako batek Metelkova izena dauka, eta militarrek erabilitako etxolak probestatuta eraiki zuten. Hala ere, gaur egun duen itxuragatik, bertaratutako bisitariek nekez jakingo dute eraikinak jatorrian zer ziren. Naïce arte estiloko graffitiek janzten dituzte hormak, batez ere, eta punk rock irudi ikusgarriak ere badaude. 1911n eraiki zuten zazpi etxolekin osatutako gunea, eta gobernuak sekua ez du botatzeko asmorik erakutsi.