Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak emakumeek musikan izan duten papera gogoraraziko du
Lizarrako Antzinako Musika Astearen (SMADE) 53. edizioak emakumeak musikaren historian izan duen paperaren ingurukoa izango da. Barroko eta Pizkunde garaiko musikagileak omenduko dituzte, eta baita beste artista batzuen konposizioak inspiratu zituztenak eta garai hartako erreperterioaz gozarazten diguten gaur egungo interpretatzaileak ere.
Honako artista hauek parte hartuko dute jaialdian: Stile Antico; Nafarroako Ganbera Abesbatza eta Schola Gregoriana Gaudeamus; La Ritirata; Isata & Wasserman; Delirivm Musica; Jordi Savall eta Xabier Diaz-Latorre; Pascal Caumont & Manuel Vilas; Daniel Zapico; Miriam Feuersinger & Il Gardelino; Silvia Marquez; Egeria & Juan Andrés Pastor eta Los Afectos Diversos.
Hiriko hainbat tokitan egingo dituzte kontzertuak hala nola Santa Clara komentuan, San Miguel elizan, Rua kalean, eta Santo Domingo egoitzan. Garesko elizan, Iguzkitzako upeltegietan eta Zangozako Carmen audioriumean ere izango dira emanaldiak.
Sarrerak Baluarte Fundazioaren webgunearen bidez edo bertako leihatiletan eros daitezke, baita kontzertuen egoitzetan ere, kontzertuak hasi baino ordubete lehenagotik.

