Livingstone

Livingstone https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
albiste-laburra
Livingstone
Distrito honetan kokatuta dago Victoria ur jauzia, Hwange inguruan. Kuriosoa da, ikusgarritasunetik at, bere kokapena definitzeko zailtasuna dela eta. Izan ere, Zambia eta Zimbabueren arteko mugan dago; zati bat herrialde batekoa da, eta bestea bestekoa. Zambeze ibaiaren urek sortzen dute, eta jauziak ibai horren urak elikatzen ditu berriro. 1905ean eraikitako zubia da ur jauzia zeharkatzeko aukera bakarra. Izena Livingston esploratzaileak jarri zion; urarekin topo egin zuenean Victoria erreginaren izena eman zion inguruari, nahiz eta, bertako biztanleek Mosi-oa-Tunya (trumoiak egiten duen kea) deitzen duten.