Live KJHK

Live KJHK https://www.gaztezulo.eus/albisteak/live-kjhk/@@download/image/live_kjhk_1378466910.jpg
2013/09/09
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Native
143.zenbakia
Mila esker YouTube, beste behin. Sargenthouse zigiluarekin dabilen talde honen diskorik entzutea ez baitut lortu, baina bai hainbat zuzeneko bideo ikustea. Haiek ikertu ostean eta konbentzitu nautela konturatuta, progressive rock edo dena delakoaren zakuan sartu aurretik, zuzeneko itzela duen taldea dela esan nahi dut. Books on Tape izan daiteke laginik onena: erritmo lasaiak, doinu biziak eta amaiera malenkoniatsu bat, garrasiz lagunduta. Gitarra pareak ezker-eskuin egiten dituen punteo eta melodia errepikakor zein zorrotzek musika instrumentala dela sinestarazten digute tarteka, ahotsaz arduragabetzen garen bitartean.