“Live at the Circle A” ***

“Live at the Circle A” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/live-at-the-circle-a/@@download/image/greg_carturight.jpg
2010/01/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Greg Cartwright
103.zenbakia
Rigning Sound rock&roll talde bikaina zuzentzen duen Memphiseko musikariaren zuzeneko lan akustikoa da hau, Milwaukee-ko (Wisconsin) Circle A aretoan 2006an egindako emanaldia jasotzen duena. Alegia, Greg Cartwright zuzen-zuzenean, ahots eta gitarraz. Soinua ona da eta kontzertuko giroa bikain harrapatu du. Bere taldearekin idatzitako kantuak nagusi diren arren, doinu tradizionalak eta soul ale klasikoak ere entzun daitezke. Bikaina da, Cartwrightek jotzeko, abesteko eta, bereziki, idazteko duen gaitasuna antzeman baitaiteke. Bob Dylan, Roky Erickson edo Stax soul diskoetxea maite dituztenek gozatuko dute.