Lituaniak lau eguneko lan astea onartu du haur txikiak dituzten funtzionarioentzat

Lituaniak lau eguneko lan astea onartu du haur txikiak dituzten funtzionarioentzat Honela, lan astea laburtzeko aukera izango dute ume txikiak dituzten funtzionarioek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lituaniak-lau-eguneko-lan-astea-onartu-du-haur-txikiak-dituzten-funtzionarioentzat/@@download/image/1366_2000.jpg
2022/05/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Honela, lan astea laburtzeko aukera izango dute ume txikiak dituzten funtzionarioek.
Lituaniak lau eguneko lan astea onartu du haur txikiak dituzten funtzionarioentzat

Lituaniako parlamentuak administraritza publikoko langileentzako lan arse berri baten proposamena onartu du. Honela, hiru urtetik beherako haurrak dituzten funtzionarioek lau eguneko lan astea edukiko dute euren soldata murriztu gabe. 

Erreforma 2023. urtean sartuko da indarrean eta ez die erakunde pribatuei eragingo. Viktorija Cmilyte-Nielsen presidentearen hitzetan, erreforma honek, sektore publikoarekiko interesa hazi lezake hobeto ordainduak egon ohi diren beste postuen aurrean. 

Kontziliazioa hobetu nahi da neurri honekin eta generoen arteko soldata arraka murriztu. Izan ere, azken honek jubilatzerakoan jasotzen duten pentsioei eragiten die, alde handia dagoelarik gizonezko eta emakumezkoen artean.

Egitasmoak Europan onartutako antzeko proposamenen bidea jarraitu du. Zerrenda motza bada ere luzatzen doa. Orain dela hilabete batzuk Belgika batu zen, kasu honetan lan orduak murriztu gabe, Belgikarrek aukera dute 40 orduak lau egunetan burutzeko, egunean 10 ordu lan eginez. Hori bai, neurria oraindik parlamentuak onartu beharra du.

Frantzian, aldiz, antzeko egitasmoa aurrera atera zen orain dela 25 urte eta egun indarrean da, hori bai, erabat ahuldua. 1998an alderdi sozialistaren ekimenagatik asteko lan orduak 35era murriztu ziren. Polemika sortu zuen erabakiak ordea, eta ondoren etorri ziren alderdi politiko ezberdinek lausotu egin zuten erabakia, egun ia ezerezean utziz.