Literaturia 2023 Zarautzen maiatzaren 5etik 7ra
Apirilaren 20an aurkeztu zuten aurtengo Literaturia edizioa Zarauzko Garoa liburu-dendan. Literatura jaialdia maiatzean zehar izango da Zarautzen bertan. Hiru egun horiek ospatzeko "Eten" leloa aukeratu dute eta egitarau oparoa dakar.
Maiatzak 5ean ekingo zaio jaialdiari Modelo aretoan gaueko 20:00etan Jon Benitoren Manifestuarekin. Ondoren, 20:15en Aner Euzkitze, Leire Vargas eta Oihana eta Haizea Aranaren Ez dakit norentzat izan daitekeen interesgarria ekitaldia prestatu dute. Sarrera 8 eurotan.
Maiatzak 6an, 11:00etan Amaia Elizagioen eta Irati Celestinoren Ipuin-kontaketa musikatua izango da Etxezabalan. Modelo aretoan, berriz, 12:00etan Loreak Belaunetan dokumentala + mahai-ingurua. Lanartea izango da Amagoia Gurrutxaga, Eneritz Artetxe, Koldo Izagirre eta Ainara Azpiazu ‘Axpi’-rekin. 18:00etan Aner Garcia eta Eider Perezen Performance literarioa. Sarrera 8 eurotan. 20:00etan Ahotsez izango da. Ane Garcia eta Eider Perez.
Aldi berean, 12:00etan Lege Zaharren enparantzan, liburu azokaren irekiera izango da. Azokaren ordutegia 12:00etatik 14:00tara eta 17:00etatik 20:00etara. Ordutegi horren barruan liburu aurkezpenak ere egongo dira Ahotsenea deitutako gunean.
Bukatzeko, maitzak 7an, Poesia errezitaldi musikatua izango da 11:00etan . Aurkezlea Jon Martin eta musikaz Idoia Asurmendi arduratuko da. 12:30etan elkarrizketak izango dira. Bertan arituko dira Itziar Ugarte, Uxue Apaolaza eta Ines Osinaga.
Lege Zaharren enparantzan, igandean ere atzoka egongo da 11:30etatik 14:00tara eta baita Ahotsenean liburu aurkezpenak ere.
Informazio osoagoa Literaturiaren webgunean eskuragarri.

