Literaturaz mozkortzeko asteburua

Errezitaldiak, antzezlanak, kontzertuak edo poesiari buruzko solasaldiak biltzen ditu egitarauak Eako poesia egunen egitarauak, baina herrixka polit honetan sortzen den giro bereziak edo parrandak ere badute bere sona.
Gabriel Arestik Ean egin zituen, gaixorik jada, bere azken urteak, eta hainbat poema herrian bertan idatzi zituen. Honela, Arestiren irudia eta lana omendu eta bere literatur zaletasuna, batez ere poesia, bultzatzeko ideiarekin sortu zituzten duela zortzi urte egun berezi hauek.
Idazle eta literatur zale mordoxka biltzen da uztaileko eguzkipean kostako herrixka polit honetara asteburu pasa. Errezitaldiak, antzezlanak, kontzertuak, poesian sakontzea xede duten mahai-inguruak jaso ohi ditu egitarauak baina bertan sortzen den giro bereziagatik ere hartu dute sona egun hauek. Elkartrukea bilatzen da, idazle, irakurle eta herritarren arteko elkartrukea, eta solasaldiek, jan-edanek eta parrandek ere balio izaten dute horretarako.
Herrijari Emon Arnasa kultur elkarteak antolatzen du asteburua, baina auzolanean ateratzen da aurrera, idazle eta Eako herritar ugariren parte hartze aktiboarekin. Webgune bat ere atondu dute, inguruetan ostatu hartzeko tokien zerrenda eta beste hainbat xehetasun jasotzen dituena.
Berban gora iturria da aurtengo leloa eta berrienaren ondoan 70 eta 80 hamarkadetako euskarazko poesigintzari ere egin nahi zaio tartetxoa. Joseba Tapiaren kontzertua, Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren antzezpena, Maialen Lujanbioren errezitaldi musikatua, irrati performancea Hainbat aukera eskaintzen ditu asteburuak.

Uztailaren 15a (Barikua)
* Hitzaldia eta errezitaldia: Arestiren Zuzenbide Debekatua
Hizlariak: Fito Rodriguez eta Karmelo Landa
Gidaria: Gorka Arrese
Errezitatzaileak: Oier Guillan eta Asier Sarasola
Ordua: 19:30ean
Tokia: Udaletxean
Uztailaren 16a (Zapatua)
* Hitzaldia: Harrietatik anfetaminetara: 20 urte euskal poesian
Hizlaria: Beñat Sarasola
Aurkezlea: Leire Lopez Ziluaga
Ordua: 10:30ean
Tokia: Udaletxean
* Errezitaldia: Bitsa eskuetan
Poeta: Miren Agur Meabe
Musikaria: Ibone Ibazeta
Ordua: 13:00etan
Tokia: Talaian
* Herri-bazkaria
Ordua: 15:00etan
Tokia: Bedaronan
* Kontzertua: Eta tira eta tunba
Musikaria: Joseba Tapia
Ordua: 18:00etan
Tokia: Apikalen
* Poema errezitaldia: Poemen bizi-harian
Poemak: Jon Benito, Mikel Etxaburu, Elena Medel eta Karmele Igartua (in memoriam).
Musikariak: The Soulstompers
Ordua: 22:00etan
Tokia: Eako frontoi atzean
* Irrati-performancea: Txori mugariak
Hitzak: Maialen Lujanbio
Soinua: Xabier Erkizia
Ordua: 23:00etan
Tokia: Eako frontoi atzean
Uztailaren 17a (Domeka)
* Hitzaldia: Txindurriak eta arrosak: nire poetikaren bila, bost emakume poetaren bitartez
Hizlaria: Elena Medel
Aurkezlea: Leire Bilbao
Ordua: 11:00etan
Tokia: Beletxen
* Kantaldia: Esperantzaz haziak
Ahotsa: Maddi Oihenart
Musika: Jeremie Garat
Ordua: 13:00etan
Tokia: Gizonen moilan
* Herri-bazkaria
Ordua: 15:00etan
Tokia: Natxituko bolatokian
* Errezitaldi antzeztua eta musikatua: Zer egin poema batekin
Aktoreak: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa
Ordua: 17:00etan
Tokia: Ermintxo hotel atzeko belartzan

Egitaraua