Literaturaren eta antzerkiaren inguruko jarduerak izango dira Gasteizen

Literaturaren eta antzerkiaren inguruko jarduerak izango dira Gasteizen Hitzaldiak eta lantegiak antolatu dituzte apirilean zehar. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/literaturaren-eta-antzerkiaren-inguruko-jarduerak-izango-dira-gasteizen/@@download/image/gasteiz.png
2023/03/28
Hitzaldiak eta lantegiak antolatu dituzte apirilean zehar.
Literaturaren eta antzerkiaren inguruko jarduerak izango dira Gasteizen
Ignacio Aldekoa Kultur Etxeak literaturaren eta antzerkiaren inguruko zikloa egingo du apirilean, hilabete horretan ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartuta.  

Antonio Ventura gaztelaniazko haur literaturaren ibilbideaz arituko da apirilaren 3an, eta Mikel Ayllonek iazko Ignacio Aldecoa sariaren irabazlea izandako Elur Beltza liburua aurkeztuko du. Joserra Rodríguezek Los poetas del rock hitzaldia emango du apirilaren 19an, eta Sandra Maturana ikuslearen paperaz arituko da, irakurtzetik antzerkia ikusterako pausoaz, apirilaren 24an.
 
Bestalde, apirilaren 19an, 18:00etan, Pamiela-kalandra proiektuaren arduradunak, Carmen Elvirak, album irudidunak nola irakurri azaltzen duen lantegi bat eskainiko du. Helduentzako lantegia izango da, haurrak irakurketara erakartzeko eta haien sormena, pentsamendu kritikoa eta sentsibilitatea sustatzeko helburuz.  
 

Ritxar Bacete idazleak Aita izeneko bere album irudiduna aurkeztuko du apirilaren 21ean, aita izateko modu desberdinei buruzkoa. Mario Unamuno itzultzailearekin batera egingo du aurkezpena. Liburuak 25 istorio labur biltzen ditu, beste hainbeste aitaren bizitzako gorabeheretan oinarrituak.