Literatur Astea, Tolosan

Bihar asteazkena hasi eta larunbatean bukatuko da. Liburu aurkezpen eta solasaldi bana izango dira eta literatur eskola ere egingo dute. Bonbereneako Literatur&Arte azpisailak antolatutako lehen ekimena da, eta kultur etxean egingo dute. Literatur Eskolak, Galtzaundi Euskara Taldeak eta 111 Akademiak astearen antolakuntzan parte hartu dute.
Asteazkenean, hilak 3, Patziku Perurenak Goizuetan bada gizon bat liburua aurkeztuko du. Ostegunean, hilak 4, Jokin Muñozen Antzarraren bidea liburua izango dute aztergai kultur etxera joaten direnek. Larunbatean, hilak 6, azkenik Mikel Laboaren hizkuntzak titulupeko literatur eskola egingo dute; Leire Lopez Ziluaga eta Ibon Rodriguez ariko dira hizlari. Literatur Astea bukatzeko bazkaria izango da Bonberenea gaztetxean.