Litekeena da zure itxura ia berdina duen pertsona bat egotea munduan

Litekeena da zure itxura ia berdina duen pertsona bat egotea munduan Zientziak dioenaren arabera %80an zure bikia den pertsona bat dago munduan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/litekeena-da-zure-itxura-ia-berdina-duen-pertsona-bat-egotea-munduan/@@download/image/Captura de pantalla 2022-11-16 a las 9.27.35.png
2022/11/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkiak: François Brunelle

Zientziak dioenaren arabera %80an zure bikia den pertsona bat dago munduan.
Litekeena da zure itxura ia berdina duen pertsona bat egotea munduan

Ziur sekula kaletik, edo beste nonbait, zure lagun edo ezagun baten itxurako norbait ikusi duzula. Horrenbesteko antza zuen, hasiera batean bera zela uste izan zenuela. 

8.000 milioi pertsonetara iritsi garen honetan, oso litekeena da errepikapen aleatorioak egotea pertsonen itxuran. Baina zenbateko aukera dago norbaitek gure itxura oso antzekoa edukitzekoa? Zientzialarien ustez pertsona bat %100 bestearen berdina izatea zaila da, baina %75-80an berdina izatea ez litzateke horren arraroa. 

Genetikoki harremanik eduki gabe itxura antzekoa duten pertsonen gaia oso arrakastatsua da sarean. Sare sozialetan ohikoa da erabiltzaileek oso antzekoak diren pertsonen irudiak elkarbanatzea. Hain da horrela, François Brunelle, 1999. urtetik antzeko itxura duten pertsonak bilatzen ibiltzen dela argazkiak ateratzeko. 

Munduan kasu ugari daude eta zientziak berau ikertzea erabaki du, zergatik gertatzen da? Cell Reports aldizkarian argitaratutako ikerketak galdera honi erantzun nahi izan dio. Brunelle argazkilariarekin jarri ziren harremanetan eta 32 bikote boluntario eskuratu zituzten, batzuk benetako bikiak eta besteak elkarren artean harremanik ez zutenak. Euren aurpegiak hiru software ezberdinekin aztertu ziren. Biki naturalekin lortutako antzekotasuna %90-100 artekoa izan zen.

Alabaina, euren artean harremanik ez zutenekin lortutakoa emaitzak ez ziren horren altuak izan, baina bai esanguratsuki altuak (%75-80 artean). 

Fenomeno hau zergatik gertatzen den ezagutzeko, zientzialariek material biologikoa aztertu zuten. Dirudienez genoma da bi pertsona ezezagun bikoizten dituena. 

Ikerketak ondorioztatzen duenez, aztertutako bikote ezagunek DNAn antzekotasunak dituzte, senitarteko komunik ez edukita ere. Kasualitateari egotzi diote emaitza. 

Ikerketatik beste datu interesgarri bat ere ondorioztatu da. Dirudienez, itxura fisikoaz gain, jokabide antzekoak ere badituzte pertsona hauek. 60 galderez osatutako galdetegi bat betetzea eskatu zitzaien eta kasu batzuetan erantzunetan ere antzekotasunak behatu ziren. Beraz, partekatutako genetika ausazkoak itxuran bezain beste eragin letzake ohitura eta nortasunean.