Liskarrak Disney+ plataforma eta 'The Simpsons' telesailaren artean

Liskarrak Disney+ plataforma eta 'The Simpsons' telesailaren artean Erabiltzaileen sei hilabeteko etengabeko eskaera eta kexen eraginez, Disney+ plataformak 'The Simpsons' telesaila bere jatorrizko pantaila formatuan (4:3) emititu zuen ostegunean. Izan ere, marrazki bizidunen jarraitzaileak kexu agertu dira formatu panoramikoarekin txiste bisual asko galdu egiten zirelako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/liskarrak-disney-plataforma-eta-the-simpsons-telesailaren-artean/@@download/image/Screenshot_2020-05-29 disney plus simpson - Google Bilaketa.png
2020/05/29

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Erabiltzaileen sei hilabeteko etengabeko eskaera eta kexen eraginez, Disney+ plataformak 'The Simpsons' telesaila bere jatorrizko pantaila formatuan (4:3) emititu zuen ostegunean. Izan ere, marrazki bizidunen jarraitzaileak kexu agertu dira formatu panoramikoarekin txiste bisual asko galdu egiten zirelako.
Liskarrak Disney+ plataforma eta 'The Simpsons' telesailaren artean

Arazoaren jatorria, irudiaren kalitatea hobetzeko intentzioz, egungo gailuetara egokitzean hasi zen. Disney+ek The Simpsons-en atal guztiak 16:9ko formatu panoramikoan txertatu zituenean. Gogoratu behar dugu, telesailaren lehen 20 denboraldiak 4: 3an sortu zirela, antzinako telebista karratuentzat pentsatutako era tradizionala

 

Eguneratze hori lortzeak 1989an igortzen hasi ziren lehen atal horien enkoadraketak murriztea ekarri zuen. Ondorioz, ikusle batzuek jatorrizko eszenak berriekin alderatu zituzten, eta ohartu ziren murrizketek zenbait xehetasun hautematea eragozten zutela, funtsezkoak zirenak beren kritika sozial garratzak plazaratzeko.

Adibide honekin hobeto ulertuko duzue; Duff garagardo fabrikara egindako bisita batean, Homer Simpson-ek, eta gainerako pertsonaiek, ustez markaren bertsio desberdinak gordetzeko hiru ontzirekin hunkitu egiten dira, baina benetan ikusten dena,  ontzi guztiek txorrota bakar batera bideratzen dutela da, eta bertatik edari bera ateratzen denez, etiketa baino ez dutela aldatu. Sekuentzia hori 16:9 formatura aldatu zutenean, beheko irudian ikusi dezakezun moduan, goiko hoditeriak ez dira ikusten, txistea zeharo galduz.

 

Xehetasun txiki honek, 100.000 "atsegin dut" baino gehiago izan zituen Twitterren.

Formatu panoramikoa estandarizatu zenetik, 2009. urte inguruan, ikusleak filmetako mozketez kexatu izan dira askotan, irudi karratu zaharra laukizuzen berrira egokitzean xehetasun ugari galtzen direlako, honek, bereziki animazioari eragiten dio.