Lisistratak borroka feminista eszenaratzen k.a. IV. mendetik

Demokrazia mundura esportatu zuen herrialdea izan bazen ere Grezia, hau oso inperfektua zen jatorrizko herrialdean: esklabotza zen nagusi eta Grezia klasikoko emakumeak ia beti baztertuak izan ziren gizarteko jarduera nagusietatik. Hainbesterainokoa zen hori, non antzokietan emakumeen presentzia publiko moduan beharrezkoa zen planteatzeraino iritsi zirela.
Testuinguru sozial honetan, gizonen fabore ateratzen zen honetan, Aristofanesek desberdintasun hauek ilustratzen zituen obra bat idazteko adorea izan zuen. Antzerki obra historiako lehen ekintza feministatzat hartzen da.
K. a. 411. urtean antzeztua izan zen obra lehen aldiz eta bertan greziar emakumeen narda irudikatzen da. Nekatuta euren senarrak batailara nola zihoazen ikusteaz eta euren semeak gudu-zelaian hiltzen ikusteaz konflikto greko eternalean, gerraren bilakaera aldatuko zuen erabaki drastikoa hartu zuten: greba sexuala.
Lisistrata, gudarosteak desegiten dituena, izan zen lehen greba feminista bultzatu zuena obran bere rol protagonistatik. Horrela, Atenas eta Espartako emakumeak elkar batu ziren hiri-estatu horien arteko konfliktoari amaiera emateko helburuz.
Gizonezkoak sexurik gabe uzteaz gain, emakumezkoek Atenaseko Akrokopolia hartu zuten, boterearen sinboloa eta hiriaren defentsarako leku sakratua zena. Hor biltegiratzen ziren gainera gizonezkoen gerrak finantzatzeko urrea ere.
Lisistratak, bere lagun Cleonice, Mirrina eta Conciliacion-ekin (kontziliazio) batera ezarritako botereari aurre egin zioten irtenbide baketsuak planteatuz herria gerrara bidaltzen zuten demagogoen aurrean. Gizonei beren gobernu despotikoa erauzteko helburuz, jakintsuen kontseiluko sumindurari aurre egin zieten grebalariek. Jakintsu hauek Akropolia inguratu zuten emakumeak leku sakratua profanatzeaz akusatuz.
Historiako lehen eskirolak
Determinazio handiz, euren protestan batuta mantendu ziren emakumezkoak, ez ordea esfortzurik gabe. Behartutako abstinentziak bere ahuldade momentuan ere izan zituen. Gizakia gizaki denetik ezin bestela izan, eta horregatik grebalari batzuk aukeratutako abstinentzia betetzeko arazoak izan zituzten edo etxeko gaien inguruko aitzakiak jartzen zituzten euren senarra bisitatzeko joateko momentu batez.
Haatik, historiakoa lehen “eskirolak” izatera igaro diren horiek ondoren bere ahultasunaz damutu ziren eta leku sakratura itzuli beste ekintzaileekin batera. Horrela, emakume guztiak elkarturik euren argumentuak zabaltzen arraitu zuten gizarte baketsu eta berdin baten alde.
Azkenean, Conciliacion deitutako pertsonaiak bi polisen artean bakea sinatzea lortzen du gizonek pairatzen duten abstinentziagatik. Horrekin haustea arrazoi pisutsua da gizonen ustez armak uzteko, horrela gerra egin beharrean maitasuna egiteko.
Komedia honetan alde femeninoak bereki dituen arrazoia eta elkarrizketaren garaipena azpimarratzen da alde maskulinoaren jarrera egoskorraren aurrean. Zoritxarrez, hausnarketa hau egun egunean dago 2.500 urte geroago.
Honen harira, hemen Gata Cattana handiaren izen bereko abestia.