Lisabö eta Jupiter Jon taldeen kontzertua II. Gaztezulo Bideo Lehiaketaren sari banaketa festan

Lisabö eta Jupiter Jon taldeen kontzertua II. Gaztezulo Bideo Lehiaketaren sari banaketa festan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lisabo-eta-jupiter-jon-taldeen-kontzertua-ii-gaztezulo-bideo-lehiaketaren-sari-banaketa-festan/@@download/image/201111176999GaztezuloFesta_Durango_Kartela.jpg
2012/12/13
berria
Lisabö eta Jupiter Jon taldeen kontzertua II. Gaztezulo Bideo Lehiaketaren sari banaketa festan
Abenduaren 7an izango da –asteazkena–, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, gaueko 21:30etatik aurrera. Ander Lipus aktoreak aurkeztuta eta girotuta, gure bideo laburren lehiaketan gailendu diren hiru lanak proiektatuko ditugu eta egileek dagokien saria jasoko dute. Ondoren, Lisabö eta Jupiter Jon taldeak ariko dira zuzenean. 15 sarrera bikoitz gorde ditugu gure harpidedunen artean banatzeko, eskatu zurea! Horretaz gain, Durangoko Azokako GAZTEZULO estanean (Artekale, 75) harpidetza egiten dutenek ere jasoko dute sarrera bana.

Ohiturari eutsita, urte amaiera honetan ere GAZTEZULOk festa bikaina eskaini nahi dizu. Gure II. Bideo Lehiaketa dugu horretarako aitzakia. Dagoeneko amaitu da lan laburrak bidaltzeko epea eta epaimahaikideak (Asier Altuna, Ander Lipus, Bego Vicario, Ainhoa Garai eta Ane Muñoz) puntuaketa lanetan dabiltza. Azaroaren 28an jakinaraziko dugu zein den irabazlea –1.500 euro jasoko ditu–, zein bigarrena –500 euro jasoko ditu– eta zein den ikusleen faboritoa –honek produktu elektronikoz betetako otarrea jasoko du–. Bide batez, gogoratu oraindik ere zabalik dela Ikusleen Saria nork eramango duen erabakitzeko epea, sartu GAZTEZULO.COM-en eta eman botoa nahiago duzun horren alde!
Aipatutako sari horiek guztiak abenduaren 7ko festan banatuko ditugu, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, 21:30etatik aurrera. Ander Lipus aktorearen bakarrizketarekin hasiko da gaua, eta bera arduratuko da, halaber, saritutako bideo labur bakoitza aurkeztu, proiekzioari sarrera eman eta egileei sariak emateaz. Ondoren, musikaren txanda izango da: Lisabö eta Jupiter Jon igoko dira eszenara.

Ez duzu festa galdu nahi? Eskuratu zure sarrera!


GAZTEZULO festarako sarrerak salgai dira, dagoeneko, Plateruena Kafe Antzokian, 10 eurotan.
Baina gure harpidedunentzat baditugu 15 sarrera bikoitz gordeta. Bizkor ibili eta eskatu zurea hemen klikatuta agertuko den formularioa beteta.
Horretaz gain, Durangoko Azokan GAZTEZULO estanera hurbildu eta harpidetza egiten dutenek ere eskuratuko dute sarrera bana opari.


Disko aurkezpenak Jupiter Jon eta Lisabö taldeen eskutik


Garai batean Gabon Caligula izenaz ezagutzen genuen taldearen jarraipena da Jupiter Jon, eta Pleistozenoko Astelehenakda euren estreinako diskoa. Espiritu tribalari jarraiki lortu dulaukoteak pertsonalitate erraldoi hori, gutxi baitira Euskal Herrianhalako sonoritateak landu dituzten bandak. Ematen du Aidakhaitzulotarrengandik jaso dituela bateria jotzeko irakaspenak. Tinbaleta danbor hotsak eragiten ditu erritmo sinkopatuak josteko. Baxik etaNereak, halaber, ñabardurez beteriko gitarra joko sotilak gauzatzendituzte, maiz disonantziez lokaztuta agertzen diren arren, eta Joxek,berriz, saurioaren taupadak bultzatzen ditu ditu lau sokekin. Harrizkoeta lurrezko oinarri horri, taldearen ezaugarri nagusienetakoa gehitubehar zaio: gizonezko eta emakumezko ahotsen uztarketa gaizto bezaineztia.

Bestalde, zaleek gustura eta irrikaz hartuko dute Lisabören itzulera, lau urte joan dira 2007an Ezlekuak kaleratu zutenetik. Proposamen berria dakarte orain: Animalia lotsatuen putzua,Durangoko Plateruenan aurreneko aldiz entzun ahal izango duguna.Taldekideen joan-etorriak pairatu badituzte ere, beti mantendu duteizaera propioa, partaideen gaindi. Taldearen indarra eta gakoazuzenekoetan dago, eta asko izan dira Euskal Herrian zein atzerrianemandakoak. Baina, dudarik gabe, abenduaren 7koa, Durangon, bereziaizango da.