Line

Line https://www.gaztezulo.eus/albisteak/line/@@download/image/line_1367312054.jpg
2013/05/06
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: iPhone, Android
140.zenbakia
Line
Whatsapp famatuaren doako alternatiba bikaina. Internet konexioa erabiliz, 3G zein wifi, mezuak jaso eta bidaltzeko aukera eskaintzen du. Bestalde, bidaltzen diren datuak zifratzen ditu pribatutasuna bermatuz. Aukera interesgarriena, ordea, VoIP deiak dira. Hau da, Internet konexioa erabiliz, Line programa duen beste edonori hots egin diezaiokegu. Kontuz ibili, baina, deiak 3G konexioa baliatuz egitearekin, gure datuen tarifa zaindu beharko dugu.  Dena dela, konpania telefoniko guztiek ez dituzte VoIP deiak onartzen eta, gure kasua ote den konprobatzeko, kontratatuta dugun datu tarifa kontsultatu behar da.