Ligatzeko Tinder aplikazioak telesail bat sortu du

Ligatzeko Tinder aplikazioak telesail bat sortu du Urrian estreinatuko du aplikazioak bere fikzioa propioa “aukeratu zure abentura” estiloan oinarrituta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ligatzeko-tinder-aplikazioak-telesail-bat-sortu-du/@@download/image/tinder.jpg
2019/09/25

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Urrian estreinatuko du aplikazioak bere fikzioa propioa “aukeratu zure abentura” estiloan oinarrituta.
Ligatzeko Tinder aplikazioak telesail bat sortu du

Ligatzeko eta zitak izateko aplikazio famatuak 50 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta hori probesturik telesailen joerari batu nahi izan zaio esperimentu moduko batekin. Netflix-ek Black Mirror telesailaren Bandersnatch atalarekin egin zuen moduan telesail interaktiboa izatea da helburu. Amu bezala galdera hau luzatu du Tinder-ek: Zeinekin igaroko zenuke zure bizitzako azken gaua?

Galdera honetatik abiatuz aplikazio entzutetsuak aukera emango die bere bezeroei pertsonaien patua erabakitzeko bide ezberdinak hautatuz. Variety aldizkariak aurreratu duenez telesaila urrian estreinatuko da.

Telesailaren izena oraindik ez dute aurreratu, baina jakin da istorio apokaliptiko bat izango dela. Ikusleek tramaren garapena aukeratu ahal izango dute hatza ezkerrera edo eskuinera irristatuz, hitzordu baterako pertsona onartu edo atzera botatzen den bezalaxe. Horrela, apurka istorioa erabiltzaileak nahi duen bidetik joango da. Sei ataletako ekoizpena Mexikon amaitu berri dute eta Karen Evans zuzendari eta aktoreak zuzendu du. Evans ezaguna da Drake edo Jay Rock bezalako musikariei bideo musikalak burutzeagatik eta baita marka entzutetsuei telebistako iragarkiak sortzeagatik.

Ekoizpenak bost milioi dolarreko aurrekontua gainditu du eta hainbat lokalizazio ezberdinetan grabatua izan da aktore ezezagunekin. Variety aldizkariko iturrien arabera enpresaren helburuetako bat bere erabiltzaileen algoritmo bat sortzea izango da telesailean zehar egiten dituzten aukeraketetan oinarrituta. Ondoren informazio hori euren intereseko bikoteak aurkitzeko erabiliko omen dute.